Zinez eta gordin | Maite Idoate Errea

from Poesia by EKIDA arte ekimen sozialista

/

about

2022ko martxoaren 8an Itaiak Euskal Herriko 32 lekutan egindako mobilizazioetan entzun zen poema hau.

lyrics

Haizatzen dabil
zentzu komunaren
mesedetara,
zilborraren laketa.
Norberarengan hasi eta
amaitzen dela
borroka bera.
Ezin zertu daiteke baina
lortu ezina dena,
porroterako baimena
zertzen baita horrela.

Askearen ordainetan,
zorretan gabiltza.
Haizearen kontrara,
baina zurrunbiloan bertan.
Kontrolpean baitute
haizearen norantza,
inarroste zital
eta latza.

Baina zerk bihurtzen du
baten nahia ahalmen?
Boterea daukala diosku
gizarte honetako emakumeak.
Nork izango du boterea,
Nor izango da askea,
miseria bada guk bizi duguna?

Baina zerk egiten du astun bizitza?
zerk du atxilo askatasuna?
Dirua da
boterearen haria,
hura daukanak harilkatzen baitu egun,
besteon bizi ala ez bizitzea.


* * *
Erasoak, erailketak,
presioa,
nahasmenak,
garrasia.
Jipoiak,
mehatxuak,
hilzoria.
Makurra da bizi duguna.
Bortitz eta sakon,
edonola ere,
eskapu egitea;
amilean,
hertsiki bizi,
eta irautea.

* * *

Baina ez da deus hutsala;
agerian daukagu
benetan dena.
Zer nahi ez duguna,
ta nahi dugula dena.

Zinez eta gordin,
etorkizun askea
galde,
eta egitea.

Ez zaigu berriro ere
azalean iltzatuko begirada.
Egiari bide eman,
eta noranztuko dugu;
haizerik gogorrenaren kontra,
inarrostez zein ferekaz,
hurrenaren ibilera.

Den-dena lortzeko.
Guztiok
benetan askatuko gaituen
haize samaldan ibiltzeko.
Mundu zaharraren zutarriak suntsitu,
eta berri batenak eraikitzeko.
Benetan zentzu komunista haizatu
eta sozialismoa egikaritzeko.

credits

from Poesia, released May 9, 2021

license

all rights reserved

tags

If you like EKIDA arte ekimen sozialista, you may also like: