We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.
/
  • Streaming + Download

    Purchasable with gift card

     

1.
2.
3.
4.
5.
6.
7.
8.
9.
Haizatzen dabil zentzu komunaren mesedetara, zilborraren laketa. Norberarengan hasi eta amaitzen dela borroka bera. Ezin zertu daiteke baina lortu ezina dena, porroterako baimena zertzen baita horrela. Askearen ordainetan, zorretan gabiltza. Haizearen kontrara, baina zurrunbiloan bertan. Kontrolpean baitute haizearen norantza, inarroste zital eta latza. Baina zerk bihurtzen du baten nahia ahalmen? Boterea daukala diosku gizarte honetako emakumeak. Nork izango du boterea, Nor izango da askea, miseria bada guk bizi duguna? Baina zerk egiten du astun bizitza? zerk du atxilo askatasuna? Dirua da boterearen haria, hura daukanak harilkatzen baitu egun, besteon bizi ala ez bizitzea. * * * Erasoak, erailketak, presioa, nahasmenak, garrasia. Jipoiak, mehatxuak, hilzoria. Makurra da bizi duguna. Bortitz eta sakon, edonola ere, eskapu egitea; amilean, hertsiki bizi, eta irautea. * * * Baina ez da deus hutsala; agerian daukagu benetan dena. Zer nahi ez duguna, ta nahi dugula dena. Zinez eta gordin, etorkizun askea galde, eta egitea. Ez zaigu berriro ere azalean iltzatuko begirada. Egiari bide eman, eta noranztuko dugu; haizerik gogorrenaren kontra, inarrostez zein ferekaz, hurrenaren ibilera. Den-dena lortzeko. Guztiok benetan askatuko gaituen haize samaldan ibiltzeko. Mundu zaharraren zutarriak suntsitu, eta berri batenak eraikitzeko. Benetan zentzu komunista haizatu eta sozialismoa egikaritzeko.

credits

released May 9, 2021

license

all rights reserved

tags

If you like EKIDA arte ekimen sozialista, you may also like: