We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.
/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

1.
Agurra 02:11
ekarri zaituztegunak etsaiak eta lagunak begi eta gogo argiak dira behar ditugunak oi, au, hustuak beteko manifestuak teilatuetako kedarrak airera hiri zaharrak doinuak leundu ote ditzake gure negarrak? oi, au, laztuak leundu manifestuak egoeraren zorrotzak eguneroko morrontzak ostu egiten dizkigu gureak ziren ahotsak oi, au, ostuak itzuli manifestuak eta eskuak eskuari emanaldi bat opari zer kantatu behar zaio kantuz ez dakienari? oi, au, eskuak dakargu manifestua
2.
Gaua heltzen da eta
 ohartzen zara ez duzula bazkaldu
 egunak badoaz eta
 zure gogoa ezerk ase al du asteartea baino ez da eta
 asteak bost egun luze dirudi
 gauarekin polizia dator eta
 amorrua mina nazka basakeria egunarekin datoz etxegabetzeak amorrua mina nazka basakeria
 erailketak bortxaketak irainak erasoak
 zerrendatzen dugu miseria berrogeita hamar urtez
 itxaron beharko ote diogu
 geuk ere soseguari langile zaharraren gisara eguzkia hartu artean 
 zerbaiten esperoan --- Borrokarako molde berrien ta zaharren azterketa, errazkeria erreformisten behin betiko bazterketa. Galbahe baten modukoa da gizaldien lasterketa. Aieru baten eroale, gu, joan goaz zangarteka, gaurko urratsek letorkeenaren ernemina dakarte ta!
3.
Langileria hilik ei da, kontsumitzaileak gara, Aurrera egin dugula, jendea gara, ez beste; Batzuk oso ongi ari, besteak lur jota, Ez kezkatu azkenekin, irabazleen sasoia da. Sustraiak eta non gauden ahaztuta; Iruditzen zait mugimendu dena desegingo dela. Itxura berri-berria behar omen dugu, Arazoa handiagoa dela guk ez bageneki, Batzuk jokoan bezala ari diren artean, Langileak oraindikan hiltzen dira lanean. Sustraiak eta non gauden ahaztuta; Iruditzen zait mugimendu dena desegingo dela.
4.
Telebista piztuta afaltzen da gure etxeetan egunero Platerek plateren aurka jotzen dute batzen direnean Mahai gainean egoten dira afaritako hondarrak Zigarro bat pizten da Notiziek egunekoak errepasatzen dituzte Bi figurak, mahaiaren alde banatan, notiziei begira Errepasatzen dituzte munduari begiratzeko dituzten moduak Telebista piztuta, zigarro baten kea, bi figura Aitzakia perfektua gerrarako Lehenengoak dio: Nik hartuko dut hitza Kostata agian baina hemen ez dago isilik gelditzerik Notiziek hitz egiten dute gezurrekin Eta isilik gelditzea haien ahotik hitz egitea da Mundua zabala da: Begien parean ikusten dut Zein iritzi daukadan 130.000 langabeez? Zer uste dudan suak hartutako kontainer batez? Argi dago: neure burua ikusten dut haiengan Mundua zabala da Eta uste dut zabalago behar lukeela Figura bana dago mahaiaren alde banatan Bien artean kea Bigarrenak, begiak telebistatik mahairatu Eta honela diotso: Zuk zer jakingo duzu munduaz Mundua zabala da, bai: zabalegia zuretzat Zuk langabeak ikusten dituzu, nik bizkarroiak Zuk zeure burua ikusten duzu, nik besteak Nik neure bizimodua ateratzen dut Eta horrekin nahikoa daukat Gu finean ez gara hain gaizki bizi Ez dut uste gehiegi eskatzen dudanik Nik neure iritzia edukitzeko eskubidea daukat Eta nire kaleak pintadaz bete ez ditzatela eskatzekoa ere bai Zuk zer jakingo duzu munduaz Nik neure iritzia daukat eta horrekin nahiko Ez dugu nostalgiarik behar Lehenengoak amaituko du Oraingoan ez dio begiratuko Mahaiaren bestaldean dagoenari Aurrerago begiratuko du eta esan: Esaten dute gurea nostalgia dela Baina guk badakigu ezinbesteko biharamuna dela Nostalgia handiagorik ez baitago Zure ingurua zatika erortzen ari dela ez ikustea baino Esaten dute inozokeria dela Baina guk badakigu inozokeriaren amaiera dela Gure inguru guztiaz jabetu nahi dugu Geure buruez jabetzeko Bide horretan abiatu gara Eta erre egingo ditugu itzulerako zubi guztiak
5.
Itun moduko bat dago eta zu nagusi Zure arreta nahiak onik ez guri Zail da etsaiei mintzatzea, eta hori gara gu Elkarren antzak ere zaildu egiten du Klase ertaineko izateaz harrotzen zara Zu aski omen zara, baina bakarrik ez zara deus Beldurtzen zaituena da –eta ondo dakizu– Gu behar gaituzula, eta guk ez zu Zeure ustea omen duzu, denen berdina Bataila berrietan zaharraren bila
6.
zaldiak datoz urrundik trostan datoz, handi, lasai grina-begi, amets-bisai oihan beltzaren barrundik behor gorri, zaldi arre berrogeien bat badira oihan beltzetik argira oin-hots, irrintzi eta barre berrogeien bat badira piztion arineketa urrundik badatoz eta beti urruna begira azkar aurreratu ahala zelaitzen doaz malkarrak zituzten neke pixarrak ere zelaituz bezala behin utzitako mendiak halakoan parez pare topatutakoan, bare jaso dituzte begiak betiko muino berdean jartzerakoan apatxa mantendu dute arnasa guztiek aldi berean zaldiak urrundik datoz beren abialekura itzultzearen tristura gailendu zaie lehenengoz haatik behin behaturik mendiak eta zelaiak jaitsi dituzte bisaiak ez da galtzeko astirik hartu zuten helburu zahar hura ez dezakete ahantz handik eta beti harantz mendi berrietan zehar mendi berrienetatik beti urruna begira berrogei zaldi badira den-dena dute aurretik
7.
Bizitza joan, bizitza ihes Egunero egonezinez Gorri zein gris, eskuin-ezker Gure iraultzaz ez da ezer Lanak ordain eta lanak hil Denbora merkatuan dabil Lan-denbora ez da itzuliko Denbora galduz gara hilko Maitatzeko begiradak Gauzen mundu baten isladak Ez ametsik, ez egiarik Irudiak ez besterik Hildakoak, gosedunak Lehenetik datozkigunak Dena berdin eta hala ere Dena hasi da berriz ere Erre bitez kabi denak Jabeenak, polizienak Haize-ekaitzek dakartzate Egun alaiak hil arte Guri beha den fusila Jarri zapaltzaileei begira Nagusiei, Estatuari Gutaz probesten denari
8.
Zazpi Atedun Tebas hura, nork eraiki zuen? Liburuetan Errege izenik baizik ez da ageri. Erregeek garraiatu ote zituzten harritzar haundiok? Eta hainbatetan porrokatua izan zen Babilonia, nork jaso zuen beste hainbestetan? Lima distirant hura eraiki zuten langileak, ze etxetan bizi ote ziren? Txinako Harresia bukatu zen iluntzean: nora jo zuten harginek? Erroma bikain hura garaitza arkuz beterik. Nork altxatu zituen? Nortzuk menperatu zituzten Zesarrek? Hain ospetsua zen Bizantziok, jauregiz besterik ez ote zuen bertako jendearentzat? Alegiazko Atlantidan berebat, itsasoak irentsi zuen gauean, biztanleak ito zorian oihuka ari zitzaizkien beren esklaboei laguntza eske. Felipe Espainiakoak negar egin omen zuen bere Armada urperatu zenean. Ez ote zuen beste inork negarrik egin? Garaitza bat orrialde bakoitzean. Nortzuk atondu zituzten garaitza banketeak? Zenbat historia, hainbat galdera. Historiak bezainbat galdera. Zenbat historia! Zenbat galdera!
9.
Gu nor garen 03:06
Geure izenean hitz egiten dugu Lehenengo pertsonan, pluralean hitz egiten dugu Ez garelako inoren izenean ari Geure izenean ez bada Geuk hitz egiten diegulako geure buruei Eta zuk Eta zuk Aztoratuta galdetzen diguzu Nor ostia ote den gu hori Gu nor garen galdetzen diguzu Erantzungo dizugu Erantzungo dizugu Erantzungo dizugu Gu gara gaur Gezurraren garaira jaiotako jendea Ziurgabetasunaren sinonimo den etorkizuna Salgai jarri genituen patrikako zuloak Gu gara gaur Elkarren antza daukagun milioika bakardade Begiak, eskuak, lepoak, izterrak Kaleetan eta plazetan elkar irakurtzen dugunak Gu gara gaur Helduleku bila altxatzen den eskua Gu gara gaur «Saiatu eta lortuko duzu» eta ez lortzea Gu gara gaur 9.500 euro, hamabi paga Gu gara gaur Gezurraren garaira jaiotako jendea Elkarren antza daukagun milioika bakardade Sinetsarazi nahi zigutena hiltzen duen ideia Geure izenean hitz egiten dugu Lehenengo pertsonan, pluralean hitz egiten dugu Geuk hitz egiten diegulako geure buruei Eta oraindik harritu egiten zara Eta oraindik galdetzen diguzu nor garen gu Eta guk erantzun: Ez gara soilik orain garena Ez gara soilik orain garena Ez gara soilik orain garena Gu gara atzo Langile-saldoak nagusiaren etxerantz korrika Kontsigna bat iraultzaren gauzapenerako 15.000 pertsona obra bat antzezten Gu gara atzo Etsaiaren krudelkeria atergabea Gu gara atzo Oihal gorri bat hilkutxa baten gainean Gu gara atzo Porrotaren alabak gara Iraultza fusilatuaren semeak Berriz abiatzen direnak urduri Zaldi-samalda baten trostan Asmorik eta zaharrena berritzera Eta oraindik galdetzen diguzu Gu nor garen Gu nor garen? Erantzungo dizugu Ez gara orain garena soilik Noizbait izan gaitezkeena baizik Noizbait izan gaitezkeena baizik Noizbait izan gaitezkeen guztia Gu gara atzo Gu gara gaur Gu gara bihar Ahots bat tintaz oihukatzen: «Nintzen, naiz eta izango naiz!» Geure izenean hitz egiten dugu Lehenengo pertsonan, pluralean hitz egiten dugu Geuk hitz egiten diegulako geure buruei Geuk sortu nahi ditugulako geure buruak Mezu bat daukagu eta airean darabilgu Ez daukagu gauza handirik Eta asko da eskatzen duguna Gu gara atzo, gaur, bihar Eta ez gara galtzeko beldur Ez gara irabazteko beldur Izan diren porrot guztiak baitaramatzagu gurekin Eta gurekin baitaramagu garaipenaren eguna ere Geure izenean hitz egiten dugu Gu nor garen galdetzen diguzu Eta guk erantzun: Gu manifestu bat gara Kanta berri bat gara haizatzean Bost hatz beste bost hatzi bilduta Atzo gara eta gaur eta bihar Asmorik zaharrena berritzera abiatu garenak Mundu berria gara eraikuntzan Kosmobisio oso bat Manifestu bat Manifestu bat Manifestu bat Eta manifestu bat da gure ekintza bakoitza
10.
Kantatzearren ez naiz kantuz Ez boz ona dudalako Kantuz naiz nire ahotsak Arrazoia daukalako Lur-bihotza dauka eta Uso-antzeko hegalak Ahotsak urak bezala Garbitzen pozak eta penak Hauxe da nire kantua Violetaren antzekoa Hauxe langile-ahotsa Udaberri-usainekoa Ez da aberats-ahotsa Ez bateko ez besteko Aldamioetakoa da Handik izarrei heltzeko Kantuak badu zentzurik Borborka ari denean Egia argi kantatzen Hilko denaren zainetan Ez axaleko lausengurik Ez ospea eskaintzean Lanaren ahotsa baizik Lurraren barrunbeetan Dena iristen den eta Dena hasten den tokia Ausarta den kantu hori Beti da kantu berria

about

«Manifestua» EKIDA kultur ekimen sozialistak sustatutako diziplinarteko ikuskizuna da, 2021eko martxotik uztailera taula gainean eskainia.

«Manifestua» ikuskizunerako berariaz egindako testuak erabili ziren, eta horiek dakartzagu grabaketa honetan. Besteren testu eta kantak ere erabili eta moldatu ziren, arte iraultzailearen tradizioa errebisitatzeko saiakeran. Hor dakartzagu, hurrenez hurren, Robert Wyatt, Jacques Marchais, Mikel Laboa eta Victor Jararen kantak.

Kantak eta poemak 2021eko ekainaren 19an grabatu ziren, zuzenean, Azkoitiko Baztartxo Antzokiko emanaldian.

credits

released July 30, 2021

license

all rights reserved

tags

If you like EKIDA arte ekimen sozialista, you may also like: